Euskal Filologian doktorea, Errenteria eta Donostiako institutuetan, Donostiako EUTGn, Bordeaux III Michel de Montaignen, eta Madrilgo UNEDen aritu zen irakasle.
Ikerketa baliotsuak egin zituen bertsolaritza eta antzerkiaren arloan, eta artikuluen bidez (Antzerti berezia, Anuario del Seminario Julio de Urquijo, Argia, Egan, Euskera, Hegats, Jakin…) eta liburuen bidez (Euskal Antzertia, Zuberoako irri-teatroa. Recueil des farces charivariques basques, Balada zaharrez…). Literatur sortzaile bezala poesia (Dorrejilko kanta, Zeren azken finean) eta narratiba (Sekulorun sekulotan, Zoazte hemendik!, Suaren froga…) landu zituen. Patriurkizu.eus webguneak biltzen ditu bere lan gehienak.
Eusko Ikaskuntzaren barruan egindako jardunetik, Antoine d’Abbadieren hiru liburukitako obren 1997ko edizioa nabarmendu behar da.
