Patri Urkizuri omenaldia

Gure bazkideak

2025/12/03

Patri Urkizuri omenaldia

1995 eta 2002 artean Hizkuntza eta Literatura saileko presidente izandakoari omenaldia egin zioten, haren heriotzaren lehen urteurrenaren atarian.

UNEDek Patri Urkizu irakasleari eskainitako Revista de idiomas y literatura catalana, gallega y vasca (RLLCGV) aldizkariaren hogeita hamargarren alea aurkeztearen harira, abenduaren 1ean haren memoria oroitu zen 1990etik erretiroa hartu zuen arte bere unibertsitatea izan zenaren Madrilgo egoitza nagusian egindako ekitaldi batean.

Filologia Fakultateko dekano Manuel Rubén Chacón Beltranek, Filologia Klasikoko Departamentuko zuzendari Antonio Moreno Hernándezek eta RLLCGVko zuzendari Josep Ysern Lagardak hitz egin ondoren, hauen txanda iritsi zen: Filologia Klasikoko Departamentuko katedradun Jenaro Costa Rodríguezek (“Patri y la filología vasca en la UNED”), Julia Butiñá Jiménez Erdi Aroko Kataliniar Literaturako katedradunak (“Las culturas periféricas enlazadas en el centro”), Madrileko Unibertsitate Complutenseko Filologia Fakultateko ohorezko irakasle titular  Joan Miquel Ribera Llopisek (“Acerca de la RLLCGV”), eta EHUko Mari Jose Olaziregi Alustizak (“Patricio Urkizu, pasión por los Estudios Vascos”). Ekitaldia ixteko Urtzi Urkizu Adrian kazetari eta omenduaren semeak hartu zuen hitza.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp