Irratian programazioak hasi zireneko 25. urteurrena dela eta, Eusko Ikaskuntzak podcast-kanala ireki du bere saio guztiak biltzeko.
Ivoox plataforman hemendik aurrera, Eusko Ikaskuntzak 1998az geroztik hamar irratitan animatutako programen grabazioak aurkituko ditugu: Radio Pamplona (1997), Herri Irratia-Onda Vasca (1998-2013), Radio Vitoria (1998-2013), Gure Irratia Iparralde (1998-1999), Radio France Pays Basque (1999), Onda Cero Navarra (2005-2013), Indautxu Irratia Bizkaia (2004-2005), Euskalerria Irratia Iruñea (2005-2014), Euskadi Irratia (2006-2023) eta Radio Euskadi (2006-2023).
Kanalean irrati-funtseko lehen 1.473 audio-fitxategiak daude, eta 2014tik emititutako azken 431 programak.
Laster soinu-artxibo honi Solasaldiak ataleko grabazioak gehituko zaizkio.
Dagoeneko kanalera harpidetzeko aukera dago azken edukiak jasotzeko eta beste tresna batzuez gozatzeko, hala nola, audioak deskargatu, partekatu, bilaketak egin, zerrendak konfiguratu, etab.