UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, euskaraz emango diren doako hiru ikastaro eskainiko ditu urrian zehar eta irekita jarraitzen duten gainontzeko formakuntzetan izena emateko epeak.
Ikastaro hauek Eusko Jaurlaritzak babesten ditu eta Asmoz Fundazioak kolaboratzen du horien koordinazioan. Hiru ikastaro hauek euskaraz emango dira.
Honakoak dira doako ikastaroak:
- Epaile antolaketa eta epaitegien jarduera: Zuzenbide prozesaleko berezko terminologia euskaraz (4. Edizioa). Ixusko Ordeñana Gezuraga EHUko Zuzenbide Prozesaleko irakasleak (Katedradun akreditatua) emandako ikastaroa.
- Erroma, hiri bat baino askoz gehiago. Euskal Herrian izan zuen eragina K.a. II. mendetik K.o. V. mendera. Mertxe Urteaga arkeologoak eta historian doktoreak emandako ikastaroa.
- Bertsolaritza XXI. mendean (2. edizioa). Xabier Paya bertsolari eta adituak emandako ikastaroa.
Formakuntza hauez gain, EHUren eskutik, Ingurumen Zuzenbidean Masterraren XXVIII. edizioan izena emateko irekita dago Xabier Ezeizabarrena irakasleak zuzenduriko Master hau azaroaren 18an hasiko da. Horretaz gain, UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolaturiko Aduana Ordezkaritza online formakuntzaren 8. Edizioaren izen-emate epea irekita dago, eta honek ere azaroaren 18an du hasiera data.
Bukatzeko, azaroaren 28an UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolaturiko Liburutegi Laguntzailea online ikastaroaren XXII. edizioan parte hartzeko izen-emate epeak zabalik jarraitzen du.
