Urte honetako eginkizunak zehaztu ditu Eusko Ikaskuntzak bere egitasmoen dokumentuan. Lehentasunezko sei alor definitu dira 2016rako.
Sei lehentasun nagusi zehaztu ditu Eusko Ikaskuntzak urteko kudeaketa planean. Lehenengoa, proiektu nagusiak definitu, finantzatu eta baliabideak egokitzea izango da. Horretarako, 2015ean zehar eremuetatik jaiotako proiektu nagusien zehaztapenak definituko eta gauzatuko ditu. Guztira, beraz, bost dira definitutako proiektu nagusi horiek:
- Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea?Etorkizuna irudikatu eremua
- Euskal Herriko lurralde(ar)en liburu zuriaEgituraketa sozio-politikoa eremua
- Garapen sozio-ekonomikoa eta euskal enpresa ereduak XXI. MendeanEredu sozio-ekonomikoak eremua
- Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendean.Errealitate sozio-kulturala eremua
- E? (Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak) Euskararen etorkizuna eremua
Bigarrenengoz, zabalkundea indartuko du, ezagutzaren partekatzea, alegia. Hala, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren prestaketarekin hasi, Urteko galdera eta Solasaldiak ekimenak borobildu eta indartu, komunikazioa indartu, Batzar Nagusian zabalkunde ekimenak burutu, eta egun duen irudiaren nabarmentasuna eta kokapenaren neurketa eta azterketa egitea dira atal honetan jasotzen diren ekintzeetariko batzuk. Hurrengo puntuan pertsonen trebakuntza eta garatzea nabarmentzen da. Hori gauzatzeko, lan-talde profesionala garatu eta kapazitatuko du. Halaber, Eusko Ikaskuntzaren ikerketa kapazitate eredua definituko da eta lanpostuen estruktura eta ibilbide profesionalaren sistema diseinatu eta abian jarriko da. Guzti hori, bazkideak informatzen, aktibatzen eta konprometitzen indarra jartzen jarraitzearekin eta horien kopurua handitzearekin batera. Gainera, Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzaren bazkide sortzailekin (Foru Aldundiak eta Nafarroako Gobernua) eta Eusko Jaurlaritzarekin komunikazio eta harreman instituzionalak sendotu eta egonkortu saiatuko dira. Azkenik, Eusko Ikaskuntza eta Euskal Unibersitate sistemarekiko elkarlan emankor baterako harremanetarako eredu bat definitu eta garatuko da. Hori guztia, 2018ko mendeurreneko ekitaldia, RIEV aldizkaria, erakundeak ematen dituen sariak, aldizkari historikoei irtenbidea emateko OJS sistemaren aplikazioa bideratu edota udalen programaren estrategia berria definitu eta aplikatzearekin batera.?
