Sei artikulu, bost albiste eta zazpi aipamenek osatzen dute RIEVen zenbaki berriaren aurkibidea.
Anchústegui-Igartua irakasleak zabaldu du Tribuna atala islamiar erlijio, politika eta indarkeriari buruz ingelesez idatzitako artikulu batekin. “Britainiar krisi organikoa: Brexita, Eskoziar independentzia eta demokraziaren pribatizazioa” du izenburutzat Jon Azkuek azken urteotako britainiar politikari buruz egindako analisiak. Marije Goikoetxea irakasleak egunerokotasun handiko gai bat landu du: zahartzea eta giza duintasuna.
Erakunde zenbaitetako kide diren pertsonei egindako inkesta batetik abiatuta, CNRSko ikerlari den Caroline Guibetek Euskal Herriko indarkeria politikoaren amaiera aztertu du. Xabier Isasik Euskal Herriko haur elebidunen garapen linguistiko asimetrikoa landu du. Bukatzeko, Agustin Zubillagak Euskadiko digitalizazioari buruzko ikerlana egin du. Albisteak eta Erreseina atalek osatzen dute RIEVen 64. zenbakia.