Berri korporatiboak

2013/04/01

RIEV. Cuadernos 9. alearen aurkezpena

"Akelarre: la historia de la brujería en el Pirineo (siglos XIV-XVIII). Jornadas en Homenaje al Dr. Gustav Henningsen", RIEV. Cuadernos 9. alearen emaitzak aurkeztuko dira apirilaren 11an Iruñean.

Apirilaren 11an arratsaldeko 19:00etan Iruñeako Nafarroako Museoan "Akelarre: la historia de la brujería en el Pirineo (siglos XIV-XVIII). Jornadas en Homenaje al Dr. Gustav Henningsen", RIEV. Cuadernos 9. alea, liburuaren emaitzak aurkeztuko dituzte Eusko Ikaskuntzak eta Zugarramurdiko Udalak. Jesús Mari Usunariz Garayoak (Nafarroako Unibertsitateko Historiako irakaslea) liburuaren koordinatzaile bezala 2010eko azaroan Zugarramurdiko Udalak eta Nafarroako Gobernuak babestuta, Eusko Ikaskuntzak antolatu zituen jardunaldien emaitzekin argitaratu den liburuaren nondik norakoak eta datu esanguratsuen laburpena eginen du Jesús Mari Usunariz Nafarroako Unibertsitateko Historiako irakasleak hitzaldi batetan. Usunariz irakaslearekin batera Aingeru Zabalak, RIEV aldizkariaren Zuzendariak, eta Zugarramurdiko alkatea den Lázaro Bainciartek parte hartuko dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp