Berri korporatiboak

2007/05/01

RIEVek mendeurrena ospatu zuen

Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, 1907an Julio Urkixok sortu eta 1922tik Eusko Ikaskuntzakoa den agerkariaren mendeurrenaren oroitzapenezko topaketak egin ziren apirilaren 16 eta 17an Donostiako Kursaal Elkargunean.

Lehen egunean RIEVek hainbat diziplinatan egindako ekarpen zientifikoak berrikusi ziren: Ricardo Cierbidek hizkuntzalaritzaren alorreko lanez hitz egin zuen; Josemari Velez de Mendizabalek Literaturaz jardun zuen; Cristina de la Cruzek "RIEVek pentsamendu, portaera eta gizarteari buruzko azterlanei emandako babesa" gaiari heldu zion.

Aingeru Zabala, historialaria eta aldizkariko gaurko zuzendaria "RIEVen ekarpena historiaren ezagupenari Euskal Herrian" gaiaz mintzatu zen; ehun urteko agerkari honetan Arteak izan duen presentzia izan zen Jaione Velillaren aztergaia eta, azkenik, Emilio Xabier Dueñasek kultura tradizionalarekin zerikusia duten edukiak laburbildu zituen.

Mahai ingurua

Asteartean, aldizkari zientifikoen orainari eta etorkizunari buruzko mahai inguru interesgarri bat izan zen. Revista de Occidente-ren aldetik Julio Crespok hitz egin zuen; J.M. Dambier-ek Baionako Societé des Sciences, Lettres et Arts aldizkariaren ehun urteko jarduera eta etorkizuneko egitasmoak deskribatu zituen eta Oxfordeko Wiley- Blackwell zientzia argitalpenen taldearen ikuspuntua eskaini zuen Philippa Joseph-ek.

Jardunaldien amaiera gisa, Jose Luis Lizundia Askondok Julio Urkixo RIEVen sortzaileari buruzko hitzaldi bat eman zuen.

Bertaraturiko entzuleek arretaz jarraitu zituzten mintzaldi horiek guztiak bideoz grabatu ziren sarean jartzeko.

Todo en la Red

Para celebrar el centenario de la RIEV, la totalidad de la colección desde 1907 a 2006 se ha colgado para su libre consulta en la web de la Fundación Euskomedia de Eusko Ikaskuntza (www.euskomedia.org). En total suman 30.171 páginas y 2.304 artículos, en cuyos contenidos es posible bucear por medio de buscadores.

Asimismo, se ha presentado el volumen 51,2 de la RIEV que, entre otros textos, presenta un estudio de Jesús Mari Lazkano sobre el arte, la realidad y el tiempo; Juan Aguirre analiza el Teatro Independiente vasco de 1969 a 1984; Javier Echeverría presenta las últimas tecnologías empleadas en la construcción naval; Frank Schulze se ocupa de la novela Die Kinder von Gernika de H. Kesten y Henri Motte reflexiona sobre la crisis del Estai y sus consecuencias sobre las pesquerías.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp