Goizean, UPVn, “Foru-tradizioa, historiaren eta zuzenbidearen artean: Gipuzkoako bariazioak” gaiari buruzko jardunaldi akademikoa egin zen. Bertan, unibertsitate ezberdinetako espezialistek parte hartu zuten, besteak beste, Eusko Ikaskuntzako Roldán Jimeno eta Imanol Merino Malillos bazkideek. Eta arratsaldean, Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzan, Xabier Ezeizabarrena, Gregorio Monreal eta Jon Arrieta Alberdi bazkideek hitz egin zuten.
Historian doktore den Rosa Ayerbe Iribar 1977an hasi zen irakaskuntzan, Deustuko Unibertsitatean, eta 1990etik gaur arte UPVn aritu da. 2006tik Fuentes Documentales Medievales del País Vasco bilduma zuzentzen du Eusko Ikaskuntzaren baitan, eta bertako bazkide da 1978an berrezarri zenetik.
