Berri korporatiboak

2011/03/01

Sailak

Musiker deialdia: "XIX. Mendeko organogintza Europan. Aquilino Amezuaren omenez"

Ikertzaileak "XIX. Mendeko organogintza Europan. Aquilino Amezuaren omenez" diziplinarteko monografikorako artikuluan aurkeztera gonbidatzen ditu Musiker. Cuadernos de Música aldizkariaren Erredakzio Batzordeak.

Interesatuek gehienez 250 hitzetako laburpenak bidali behar dituzte argit4@eusko-ikaskuntza.org helbide elektronikora 2011ko maiatzaren 31a baino lehen, horrekin batera helbide postala, telefonoa, helbide elektronikoa eta lanbide ezaupideak igorriz.

Behin betiko artikuluek 20 orri inguruko luzera izan beharko dute (Arial letra, 10 neurrikoa, lerroarteko bakuna) eta euskarri informatikoan zein paperean (bi kopia) bidali beharko dira 2011ko irailaren 15a baino lehen ondoko helbidera: Eusko Ikaskuntza. Argitalpen Zerbitzua. Foruak 5 - G Lokala. 20005 Donostia.

Argibide gehiagorako kontsultatu Musiker. Cuadernos de Música aldizkariaren argitalpen arauak.

Ikastaria aldizkariaren 18. zenbakirako deialdia

Eusko Ikaskuntzako Hezkunta Saileko Ikastaria. Cuadernos de Educación aldizkariaren Erredakzio Kontseiluak 18. zenbakirako proposamenak egiteko epea ireki ditu. Proposamen horiek bi eratan egin daitezke:

1. Zenbaki monografiko bat argitaratzeko proposamena. Kasu horretan, proposaturiko gaia eta argitaratzeaz arduratuko diren koordinatzaileak adierazi behar dira. Proposamenak 2011ko apirilaren 15a baino lehen entregatu behar dira.

2. Argitaratzeko banakako artikuluak aurkeztea. Kasu horretan, egileak zuzenean argitalpen-zerbitzura bidali dezake bere artikulua, bertan 18. zenbakian argitaratu ala ez azter dezaten.

  • Proposamenak 2011ko ekainaren 15a baino lehen entregatu behar dira.
  • Lanak Euskal Herriko hiru hizkuntzetariko batean, edo ingelesez, idatzita egon behar dira.
  • Aldizkariaren Erredakzio Kontseiluak lanei oniritzia emango die, eta Zientzia Batzordeak, ebaluazio anonimo bidez, erabakiko du zein diren argitaratzeko lan egokienak.
  • IKASTARIA aldizkarian argitaratzeko eskaera-gutunarekin batera, eta Ikastaria. Cuadernos de Educación aldizkariaren argitalpen arauen arabera, jatorrizko lanak paperean inprimatuta eta euskarri informatikoan honako helbide honetara bidaliko dira: Eva Nieto. Eusko Ikaskuntza. Argitalpen Zerbitzua. Foruen pasealekua, 5-G. 20005 Donostia-San Sebastián.Posta elektronikoa:argit4@eusko-ikaskuntza.org (IKASTARIA 18 erreferentziarekin).
  • Lanak aurkezteko oharrak:
    • Lanak APAko arauei jarraituta idatziko dira.
    • Lanen luzera 10.000 eta 15.000 karaktere bitartekoa izango da (hutsuneak barne).
    • Testuak antolaketa zuzena izan dezan, honako zati hauetan banatzea aholkatzen da:
    1. Lehen lerroan izenburua, eta behean egilearen edo egileen eta ikastetxearen izenak.
    2. Sarrera / aurkezpena, proiektuaren motibazioa, zer testuingurutan garatu den eta dituen helburuak azaltzen dituena.
    3. Metodologia: parte-hartzen duten ikasleei, egiten diren jarduerei, erabiltzen diren material eta baliabideei, prozesuaren azterketari eta jarraipenari eta abarri buruzkoa.
    4. Emaitzak.
    5. Ondorioak eta/edo emaitzen ondoriozko eztabaida, emaitzak ikusita egin daitezkeen gogoetak, etab.
    6. Bibliografia.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp