Eusko Ikaskuntzako Hezkunta Sailaren Ikastaria. Cuadernos de Educación aldizkariaren 18. alerako lanak aurkezteko deialdia zabalik dago.
Ale honen gai nagusia Sekuentzia Didaktikoak da. Kontzeptu horren gaineko gogoeta teorikoak, proposamen praktikoak zein saio esperimentalak onartuko dira.
Artikuluek 25 orrialde izango dute gehienez eta APA arauen arabera moldatuko dira. Lanak originalak izan behar dira eta argitaratu aurretik ebaluatuak izango dira. Argibide gehiagorako kontsultatu Ikastaria. Cuadernos de Educación aldizkariaren argitalpen arauak.
Lanak aurkezteko epea, 2011ko azaroaren 15a, eta Eva Nietoren izenean ondorengo helbidera: Argitalpen Zerbitzua. Eusko Ikaskuntza. Fueros, 5. 20005 Donostia. E-posta: argit4@eusko-ikaskuntza.org
