Berri korporatiboak

2010/11/01

Sariak

Lekuona Saria

Azaroaren 15ean ixten da 2010eko Manuel Lekuona Sarirako hautagaiak onartzeko epea. Eusko Ikaskuntzak 1983an sortua, interes bereziko obra osoa (opera omnia) ondu duten euskal kulturaren pertsona ezagunen aitormenez. Txandaka ematen da Euskal Herriko lurraldeetan zehar eta, horren arabera, 2010eko saria Bizkaiko pertsona nabarmen bati egokituko zaio. Saria ematerakoan balio unibertsalaz, bizi ibilbideaz, euskal kulturari egindako ekarpenaz eta obraren zabalkundeaz gainera, genero oreka ere kontuan hartuko da.

EI-CL Saria ematea

Urriaren 23an, asteartea, Donostiako Miramar Jauregian 2010eko Giza, Gizarte, Kultura eta Arte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria Joxerramon Bengoetxea Caballerori emateko ekitaldia izango da. Joxerramon Bengoetxea Zuzenbidean Doktorea da Edinburgh-eko Unibertsitatean, Teoria Juridikoa, Zuzenbidearen Soziologia eta Filosofia irakasten du EHUn, Europako Zuzenbidearen irakaslea da eta Oñatiko Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuko zuzendari zientifikoa izan da. Gainera, Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiko legelari gisa jardun du Luxenburgon eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordea izan da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp