Joxe Azurmedi, Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria 2012
Iragan den ekainaren 6an Donostian Eusko Ikaskuntza? Euskadiko Kutxa 2012 Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Sariaren irabazlea, Joxe Azurmendi, ezagutzera eman zen. Idazlea eta pentsalaria, Zegaman (Gipuzkoa) sortua 1941eko martxoaren 19an. Gazte-gaztetatik Arantzazuko frantziskotarren ikastetxean ikasi zuen eta gero ordena horretan sartu zen.
Filosofia ikasketak Alemanian egin zituen, eta Teologiakoak Erroman. Jakin, erlijiozko ordena horren aldizkariaren inguruko mugimendu kulturalaren bultzatzaileetako bat izan zen. 80ko hamarkadaren hasieran, ordena utzi eta gero, irakasle gisa hasi zen lanean EHUn. 1984an doktore tesia aurkeztu zuen Arrasateko mugimendu kooperatibistaren sortzailea izan zen Jose Maria Arizmendiarrieta apaiz eta sustatzaileari buruz.
