Sariak

Gure bazkideak

2025/11/18

Sariak

Anjel Lertxundi eta Juanjo Alvarez bazkideei omenaldia hil honetan.

Anjel Lertxundi, Ibilbide Saria

Euskarazko liburuen sektoreko lau erakundek osatutako epaimahaiak (Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Haur eta Gazte Literaturako Galtzagorri Elkarteak) Anjel 'Andu' Lertxundi idazle emankorrari bere ibilbideagatik saria ematea erabaki zuen. Emateko ekitaldia azaroaren 22an egin zen Irungo Kontserbatorioan.
 

Juanjo Álvarez, Iñaki Gabilondo Saria

Azaroaren 27an, Juanjo Alvarez bazkide, legelari, irakasle eta ikertzaileak jasoko du 2018tik Radio San Sebastianek ematen duen Humanitate eta Komunikazioko Iñaki Gabilondo Saria. Horren bidez, “ikerketa juridikoaren, bizikidetza demokratikoaren eta dibulgazio publikoaren arteko zubiak ehuntzeko” duen gaitasuna aitortu nahi zaio. Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria ere jaso zuen 2015ean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp