Solasaldia: Irun kulturartekoa eta belaunaldien artekoa

Solasaldiak

2023/05/24

Solasaldia: Irun kulturartekoa eta belaunaldien artekoa

Maiatzean zehar, endREDatu jarduera garatu da, Eusko Ikaskuntzak bultzatuta.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irungo Udalaren laguntzarekin, mugako hirian izan da ekimena. Gazte migratzaile ugari dago hiri horretan, eta horien inplikazioa lortu da, kulturarteko eta belaunaldien arteko espazioak sortzea helburu duen proiektuan.

Hil honetan, Solasadiak saioan endREDatuko bi arduradun izango dira: Lander Bergés eta Virginia de las Heras Santos, Irungo Plaiaundi Institutuko Gizarteratze moduluko ikasleak biak. Elkarrizketan, Irungo errealitate soziokulturala eta bertako elkarte-sarea deskribatzen dituzte, GizarteLAB metodologiarekin egindako lanaren berezitasunetan eta endREDatu lantegietan lortutako ondorioetan sakondu aurretik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp