Solasaldiak: Ana Urkiza eta Iñaki Zabaleta

Solasaldiak

2025/01/22

Solasaldiak: Ana Urkiza eta Iñaki Zabaleta

Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Idazkariak erakundearen orainari eta etorkizunari buruz hitz egin dute Solasaldiak ataleko kameren aurrean.

Ana Urkizak, beste lau urtez lehendakari izateko hautatu berri dutenean, eta Iñaki Zabaleta Idazkariak egungo egoeraren eta Eusko Ikaskuntzaren asmoen funtsezko alderdiak errepasatu dituzte solasean.

Lehenik eta behin, erakundeak hainbat eremutan duen erreferentzia-posizioari heldu diote, baita azterketa eta ikerketa erakundeen euskal ekosisteman duen tokiari ere.

Elkarrizketaren bigarren zatian, datozen lau urteetarako jarduera-ildo nagusiak eta aurreikusitako lan-programak aztertu dituzte. Eusko Ikaskuntzak etorkizunean erakarri nahi duen giza kapitala ere mintzagai dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp