Soziologian doktore Txoli Mateos eta Nerea B. Aramendia politologoa aniztasunaren kudeaketa demokratikoaz aritu dira Solasaldiak ikus-entzunezkoaren atal honetan.
Elkarrizketa honetan oinarrizko alderdiak lantzen dira, besteak beste: zer da gizarte plurala eta zer esanahi du gure egungo errealitatean; desberdinen arteko kudeaketa eta demokratikoki bideratzeko helburu den elkarbizitza eta hiritartasun modu berriak. Gainera, bi espezialistek ekarpenak egiten dituzte euskal lurraldeetan adostasunak lortzeko proiektu partekatu baterantz egiteko.