Solasaldiak: Covid-19 ondorengo Ongizatea

Solasaldiak

2020/05/21

Solasaldiak: Covid-19 ondorengo Ongizatea

Krisi epidemiologiko honek gure Ongizate sistema publikoan izango dituen eraginak aztertzen ditu hil honetako hizketaldiak.

Eusko Ikaskuntzaren Ongizate eta Gizarte Zerbitzuetako lan taldeak “Covid-19 ondorengo Ongizatea. Erabakiak hartzeko dokumentua” izenekoa egin du, krisi epidemiologiko honen ondorengorako ekarpen baikor izan nahi duten diagnosi, azterketa eta proposamenekin. Hori da Gizarte Lanean doktore den Lucía Martínez Virto eta Fernando Fantova gizarte aholkulariaren arteko elkarrizketaren abiapuntua.

Formatu telematikoa duen elkarrizketan, pandemiak epe labur eta ertainean izango dituen ondorio nagusiak aztertu dira; espero daitekeen gizarte bazterketa handitzearen aurrean eman beharreko erantzunak, bai eta etorkizunerako gizarte eta osasun zainketen eredua. Era berean, komunitate loturak indartu eta etxeetan ordaindu gabe aritzen direnen lana aitortzeko beharra azpimarratu dute.  

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp