Solasaldiak: Etika, bizikidetza eta gizarteratzea

Solasaldiak

2025/07/16

Solasaldiak: Etika, bizikidetza eta gizarteratzea

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2025 Saria, Xabier Etxeberria, FEVAS Plena Inclusión-eko zuzendari-gerente Valeria García-Landarterekin hizketan.

Solasaldiak ikus-entzunezkoen atalak aurtengo sariduna, Filosofian doktorea, Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritua eta gizarte aktibista den Xabier Etxeberria Mauleón, bildu zuen FEVAS Plena inclusión Euskadi adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundeen elkarteko zuzendari-kudeatzaile Valeria García-Landarterekin.

"Bizikidetza anitza eta kulturartekoa" kontzeptua definituz ekin diote elkarrizketari. Jarraian, proiektu kolektiboen eraikuntzaren erdigunean pertsona zaurgarriak jartzeak zer dakarren aztertzen dute, eta horrek zein muga eta erantzukizun dakartzan.

Beren ibilbideetan Xabierrek eta Valeriak oso errealitate ezberdinekin lan egin dutenez (biktimak, komunitate ahulak, erakundeak), gehien markatu dituzten irakaskuntzei, esperientziei eta erreferente pertsonalei buruz galdetzen zaie.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp