Solasaldiak: Euskal Hezkuntza Sistema

Solasaldiak

2021/10/22

Solasaldiak: Euskal Hezkuntza Sistema

Gasteizko urriko jardunaldiak direla eta, Solasaldiak Euskal Hezkuntza Sistemaren gaia jorratzen du.

Nora Salbotx eta Hur Gorostiagak Euskal Hezkuntza Sistemaren ezaugarriak azaldu dituzte eta hezkuntzak egungo gizartean jokatu behar duen rola aztertu dute. Gainera, Urteko Galderari erantzun diote: zein hezkuntza sistema behar du Euskal Herriak XXI. mendeko erronkei aurre egiteko? Era berean, Eusko Ikaskuntzak alor honetan bultzatutako lan programaren helburu, giltza eta estrategiak zehaztu dituzte.

Nora Salbotx Landa Hezkuntzan aditua da eta Irakasle Eskolan eta Psikopedagogian graduatua. Bestalde, Hur Gorostiaga Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazio den Seaskako zuzendari da eta euskal konfederazioko kide da.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp