Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urteurrenaren harira, mahai inguru interesgarri batek euskalgintzako eragileak bildu zituen.
“Nola trinkotu eta saretu euskal hiztunen komunitatea” gaiaren inguruan, Xan Aire (Plazara), Jasone Mendizabal (Euskaltzaleen Topagunea), Idurre Eskisabel (Euskalgintzaren Kontseilua), Peio Jorajuria (Seaska) eta Ihintz Alzintz Oliden (AEK) aritu ziren mahai-inguruan Xalbat Alzugaray (Eusko Ikaskuntza) moderatzaile zutela.
Topaketan euskararen biziberritze prozesuan inplikatutako eragile horiei ahotsa eman zitzaien. Bakoitzak bere esparruan duen papera eta eragina aztertuta, euskal hiztun komunitatea sendotzeko erronka eta oztopoetan jarri zuten arreta. Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta herritarrentzako hizkuntza eskubideen bermea, euskararen balioa eta ez instrumentalizatzearen garrantzia, euskara elkarbizitzarako eta kohesiorako elementu gisa, izan ziren mahai-inguruaren beste ardatz batzuk. Azkenik, erakundeen eta gizartearen erantzukizuna jarri zuten mahai gainean.
Publikoaren iritzia entzun eta partekatzeko aukera ere izan zen eztabaidan, eta aberasgarria izan zen.