Solasaldiak: Euskal nortasuna(k) XXI. mendean

Solasaldiak

2025/06/20

Solasaldiak: Euskal nortasuna(k) XXI. mendean

Euskal nortasunari buruzko programako bi kidek hartu dute parte hilabete honetako elkarrizketan.

Kameren aurrean arituko dira hizketan Solasaldian Elena Casiriain Iturriria, Antropologian doktoregaia EHUn eta Toulouseko Jean Jaurès Unibertsitatean, eta Iñaki Zaldua Calleja, Soziologia eta Gizarte Laneko ikertzailea eta EHUko Gizarte, Politika eta Kultura doktorego programakoa.

Euskal Nortasuna(k) XXI. mendean: Eusko Ikaskuntzaren 2050eko helburua programa parte-hartzailean beren esperientziak partekatuz hasten dira, bere interes-elementu nagusiak azpimarratuz. Ondoren, bakoitzak bere lurraldeen (Ipar Euskal Herria eta Bizkaia) berezitasunei erreparatuko diete, euskal nortasunaren pertzepzioari eta testuinguru geografikoak izan dezakeen eraginari dagokienez.

Halaber, beren ikerketetan izandako erronkak, aurkikuntzak eta anekdotak ere aipatu dituzte, eta EHUko mugaz gaindiko Uda Ikastaroa izango denaren aurrerapen batekin amaitu dute hitzaldia. Ikastaro horretan, lan-programaren ondorioak eztabaidatuko dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp