Solasaldiak: Gazte Agora

Solasaldiak

2021/01/19

Solasaldiak: Gazte Agora

“Gazteen aniztasuna eta gobernantza-eredu berriak” txostenaren aurkezpenarekin batera, ekimenaren protagonistetako batzuei eman die hitza.

Gazte Agora taldeko hiru gaztek Eusko Ikaskuntzaren ikus-entzunezko tribunan hitz egingo dute hil honetan: Eusko Ikaskuntzako Xalbat Altzugaraik; Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko lehendakariak, Maialen Olabe Aguirrek, eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko lehendakariak, Juan S. Gutiérrezek.

Elkarrizketan, Gazte Agora mugaz gaindiko lan-programaren motibazioei eta garrantziari, euskal gazteen kezkak eta gabeziak atzemateko egin duen ekarpenari eta hurrengo hilabeteetan lan horrekin jarraitzeko planei buruz hitz egiten dute.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp