1878an lehen Kontzertu Ekonomikoa onartu zeneko 140. urteurrena dela eta, Pedro Luis Uriarte eta Guillermo Dorronsororen arteko Solasaldi interesgarria berreskuratu da.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu ohiak eta Deusto Business School-eko dekanoak autogobernu ekonomikoaren barruan ondo ezagutu behar diren tresnak aztertu dituzte elkarrizketa interesgarri batean. Foralitate kontzeptua eta eskubide horiek dituzten subjektu instituzionalak; Kontzertuak eta Hitzarmenak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren etorkizun instituzional, sozial eta politikoarentzat zer ekarri duen; hitzarmen izaera eta erakunde desberdinen artean zer dakarren horrek (Estatua eta lurralde historikoak); “alde bakarreko arriskua” kontzeptuaren esanahia eta garrantzia; Kontzertua eta Hitzarmenaren indar eta ahuleziak mundu globalizatuan, edo formula horren beraren aplikazioa etorkizuneko europar federalismo fiskalean. Horiek dira Pedro Luis Uriartek eta Guillermo Dorronsorok jorratutako gaietako batzuk, Solasaldiak atalaren azken entregan.