Solasaldiak: kultur kudeaketa feminista

Solasaldiak

2022/12/14

Solasaldiak: kultur kudeaketa feminista

Zeintzuk izango lirateke kultura-kudeaketako praktika onak ikuspegi feministatik? Hileko ikus-entzunezkoaren gaia da hori.

Irailean egin zen Bilboko Sinposioaren barruan, Kultur kudeaketa ikuspegi feministatik gaiari buruzko mahai-inguru bat egin zen, eta Solasaldiak sailak laburpen gisa berreskuratu du.

Huarte Arte Garaikideko Zentroko zuzendarikide Oskia Ugarte, Bulegoa z/b eta UPV/EHUko Artearen eta Musikaren Historia Saileko zuzendari Miren Jaio eta Azkuna Zentroan den Tractora kolektiboaren artista eta sortzaile Usue Arrietak parte hartu dute, Maialen Akizuk gidatuta.
 

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp