Transis Lab proiektuaz mintzatu zaizkigu Jean-Philippe Nicot eta Koro Muro Arriet partaideak.
Pertsonen bizi-baldintzak neurtzen dituen txostenaren azken edizioaren arabera, Euskal Herriko adineko pertsonen %75 baino gehiagok bere etxean eta inguruan zahartu nahi du, nahiz eta horretarako laguntza behar izan. Landa-eremuetan desio hori errealitate bihurtzea gero eta zailagoa da, ohiko arrazoiez gain, beste arazo bat ere badagoelako: landa-eremuetan hauskortasuna askotan ikusezin geratzen da, denbora luzea igaro baitaiteke inork nabaritu gabe norbait laguntzaren beharra duela.
Erronka horiei modu praktikoan aurre egiteko sortu zen Transis Lab proiektua. Adineko pertsonekin batera, lurraldean bertan eta eragile ezberdinen arteko koordinaziotik abiatuta, pertsona helduen hauskortasuna moteltzeko eredu berriak probatu eta eraikitzen aritu da Euskal Herriko mugaren bi aldeetan.
Horri buruz hitz egiten dute solasaldi honetan proiektuko transferentzia taldearen kide diren Jean-Philippe Nicot eta Koro Muro Arrietek. Gizarte-beharraren testuingurua, proiektuan zerk funtzionatu duen eta sortutako jakintza guztia gizartera nola transferituko den kontatu digute.
