Hileko solasaldia Araban udazken honetan egiten ari diren jardunaldi eta ekimenen baitan kokatzen da.
Esther Durana Duque, Añanako Landa Garapeneko Elkarteko teknikari-kudeatzaileak, eta Aritz Ibáñez Ranero, Mendialdea Radio- Rural Refoundingekoak, Arabako biztanle gutxien dituzten eskualdeen egungo errealitatea eta etorkizuneko aukerak aztertzen dituzte.
Azken urteotan sortzen ari diren proiektu ekintzaile eta berritzaileek duten balioa aztertzen dute, eta landa-inguruneari buruzko kontakizun berriak eraikitzeko beharraren, pandemiaren ondoren gertatzen ari diren aldaketen eta eremu horietan emakumeek izan dezaketen eta bete behar duten rolaren inguruko ikuspegiak trukatzen dituzte.