Solasaldiak: mugaz gaindiko harremanen oraina eta geroa

Solasaldiak

2021/09/23

Solasaldiak: mugaz gaindiko harremanen oraina eta geroa

Ihintza Palacin Mariscal eta Iban Larrandaburu, Mugaz Gaindiko Zuzenbideko adituak, izan dira hil honetan Solasaldietan.

Mugako espazioak: Europako aukera-lurraldeak eta bizikidetza” jardunaldiarekin batera, irailaren 24an, Nafarroako Parlamentuan, bi partaideek Solasaldiak atalean hitz egin dute.

Ihintza Palacín, Europako Unibertsitate Institutuko ikertzailea eta Zuzenbideko doktoregaia, eta Iban Larrandaburu, Mugaz Gaindiko Zuzenbideko doktoregaia, mugaz gaindiko errealitateari buruzko gaurkotasuneko eta etorkizuneko alderdiak errepasatzen dituzte: mugaz gaindiko harremanak bideratzeko tresna eta politika publikoak, herritarrek eta gizarte-mugimenduek izan behar duten eginkizuna, mugaz haraindiko garapenerako lehentasunezko lan-ildoak, herritartasuna edo pandemiak gune horietan izan duen eragina.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp