Telmo Esnal zine zuzendaria eta Koldobika Jauregi eskultorea hizketan aritu dira Solasaldiak atalean.
Dantza filmeko sortzaileek euskal zinearen estilo bilakaera, dantza identitate keinu gisa, eta pelikula arrakastatsuarekin harremana duten bestelakoak ere landu dituzte hamabost minutu inguruan: arte desberdinen bateratzea, dantza tradizional/dantza garaikide dikotomia edo kritikaren parte garrantzitsu batek nabarmendu duen “edertasunaren” kontzeptua.
Dantza pelikula Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen, lehiaketatik kanpo eta 2018ko urte bukaeran estreinatu ondoren, hamaika astez egon zen zinematan eta 42.000 ikusle lortu zituen. Duela gutxi DVDn editatu zuten zenbait gehigarrirekin.