Solasaldiak: Teresa Catalán eta Jon Bagüés

Solasaldiak

2022/10/20

Solasaldiak: Teresa Catalán eta Jon Bagüés

Teresa Catalán musikagilea eta Jon Bagüés musikologoa Solasaldiak ataleko kameren aurrean aritu dira hil honetan.

Manuel Lekuona 2021 Saria eta 2022ko Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako Sariak musikaren eta arte-sorkuntzaren orainarekin eta etorkizunarekin lotutako hainbat gai jorratzen dituzte 20 minutuz: belaunaldi berriei helaraztea; entzuteko euskarri berriak; kultura-herentziaren eta norberaren sustraien balioa; musika-ondarea mantendu eta zabaltzea.

Elkarrizketan, gainera, Teresa Catalánek sortzaile gisa gaur egun bizi duena ezagutuko dugu, lantzen ari den proiektuak aurreratu baititu. Bi sarituek Eusko Ikaskuntzak ia aldi berean eman dizkien sariek suposatzen dutena azaltzen dute.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp