Berri korporatiboak

2012/12/14

SOLEDAD DE SILVA Y VERÁSTEGUI MANUEL LEKUONA SARIA 2012

EUSKO IKASKUNTZAk SOLEDAD DE SILVA Y VERÁSTEGUI (Vitoria- Gasteiz, 1948) arte-historialariari ematea erabaki du 2012ko Manuel Lekuona saria.Artearen Historiako doktoregoa du, Nafarroako Unibertsitatean lortua, Iconografía del siglo X en el reino de Pamplona-Nájera tesiarekin ?1984an argitaratu zen?. Tesi horri esker, unibertsitate horretako Doktoregoko Sari Berezia eta Instituto de Estudios Riojanosen ikerketako lehen saria (1981ean) lortu zituen.Irakasle lanean ez ezik, ikerkuntzan ere badihardu. Erdi Aroko artea ikertzen du, ikuspegi historiko-artistikotik, eta, bereziki, eskultura erromanikoa eta gotikoa eta Erdi Aroko miniatura. Lan horren emaitza dira honako hauek: Iconografía gótica en Álava (1987), La miniatura medieval en Navarra (1988), La miniatura en el Monasterio de San Millán de la Cogolla (1999), El Beato de San Millán de la Cogolla (J.B. Olarterekin, 1999), El Beato de Liébana. Códice de Navarra (E. Ruiz Garcíarekin, 2007), Los sepulcros de los santos en la Alta Edad Media en España (2009) eta Espacios para la penitencia y programas iconográficos en el románico hispánico (2010).Espainiako eta atzerriko aldizkarietan kolaboratzeaz gain, unibertsitate-erakundeek eta ikerketa-zentroek antolatutako ikastaro, mintegi eta hitzaldietan ere hartzen du parte.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp