Teresa del Vallek Artea eta Historia ikasi zituen Ameriketako Estatu Batuetan, eta Antropologian egin zituen lehen urratsak ikertzaile eta irakasle gisa Guam uhartean, Mikronesian. Hawaiiko Unibertsitatean Antropologian doktoratu zen 1978an, eta itzuli zenean Historian doktoratu zen EHUn 1981ean.
EHUn Gizarte Antropologia irakatsi zuen lehen irakaslea izan zen, eta 1984an doktoretzako lehen ikastaroa eman zuen arlo horretan, “Sexu-bereizketa eta hierarkizazioa” izenburua zuenan. Lau urte geroago katedra lortu zuen. Harrezkero, zeregin nabarmena izan zuen diziplinaren ezarpenean eta sendotzean, eta Antropologia Feministaren ezagutza eta metodologia propioen aurrerapenean jarri zuen arreta.
Hainbat argitalpenen egile, editore eta egilekidea, 1985ean Bartzelonan argitaratutako Mujer vasca. Imagen y realidad liburua zuzendu zuen, euskal testuinguruan Antropologia Feministaren abiapuntutzat hartzen dena.