Urriaren 9an, Donostian, Teresa del Valle euskal antropologia feministaren aitzindariari omenaldia egin zitzaion.
UPV/EHUko AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeak eta Ankulegi Antropologiako Euskal Elkarteak antolatutako “Elkarri korapilatzen zaizkion memoriak” ekitaldian lankide, lagun eta erakundeetako ordezkariak bildu ziren.
Eusko Ikaskuntzaren izenean, Arantxa Ugartetxeak hartu zuen parte “Gizartearekin konprometitutako ikertzailea” mahai-inguruan, Teresa del Valle Gipuzkoako Lehendakariordea izan baitzen 2006 eta 2010 artean, eta Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2018an.
Teresa del Valleren alderdi akademiko eta humanoak Eusko Ikaskuntzako beste kide batzuek aurkeztu zituzten: Jone M. Hernandez, Julen Zabala, Mariasun Landa, Isusko Vivas, Margaret Bullen eta Miren Urquijo. Ekitaldia musika emanaldiekin eta bertsolariekin amaitu zen.
