Eusko Ikaskuntzak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Tokikomekin eta Goiena Komunikazio Taldearekin.
Tokikom euskarri guztietako euskarazko 78 hedabide lokalek osatutako sarea da. Eusko Ikaskuntzak hizkuntza, kultura eta ezagutzaren inguruan egiten duen lana gizarteratzen lagunduko du orain sinatutako hitzarmenak. Lehen gauzatze gisa, Tokikomek babesle gisa bat egin du Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuarekin.
Bestalde, Goiena Komunikazio Taldeak idatzizko, ikus-entzunezko, irratiko eta web euskarriko bost hedabide kudeatzen ditu Debagoienan. Hitzarmenaren helburua da Debagoieneko herritarrentzat interesgarriak diren gaien inguruko edukiak zabaltzea, gogoeta egitea eta ezagutza trukatzea, eragiten dioten gai guztietan.
