Martxoaren 24an hirugarren Transis Lab topaketa izan zen, bizitza-luzera arloan berrikuntza sozialaren mugaz gaindiko elkartrukerako plataforma.
Foroa irekia izan zen, eta Nafarroako, Euskadiko, Pirinio Garaietako eta Pirinio Atlantikoetako politika publikoetako arduradunak, adituak, gizarte erakundeak eta eragile komunitarioak bildu zituen Iruñeko Baluarte Jauregian.
Transis Lab proiektuaren aurrerapenak eta emaitzak aztertu ziren jardunaldian, eta Europako bizitza-luzerari eta iraupen luzeko zainketei buruzko esperientziak eta ikaskuntzak aurkeztu ziren. Horrez gain, bi mahai-inguru antolatu ziren: bata, bizitza luzeari begira berrikuntza-politiken erronka eta ekintzei buruzkoa, eta bestea, gizarte-berrikuntzari buruzkoa: loturak eta ekitatea.
Hurrengo egunean, martxoaren 25ean, asteazkena, Eusko Ikaskuntzak parte hartu zuen ‘consortium’-aren osoko bilkuran.
