Txostenaren aurkezpena: Euskararen sustapena Nafarroan

Proiektuak

2025/03/12

Txostenaren aurkezpena: Euskararen sustapena Nafarroan

Apirilaren 1ean, Iruñean, Eusko Ikaskuntzak Nafarroako Gobernua-Euskarabidearen laguntzarekin sustatutako ikerketa baten emaitzak aurkeztuko dira.

Eusko Ikaskuntzak, Nafarroako Gobernua-Euskarabidearen babespean, "Euskararen sustapena Nafarroan, erresonantzia soziala duten elementu diskurtsiboetatik abiatuta" ikerketa sustatu du, 2023 eta 2024 bitartean egin dena, Xabier Erizeren eta Carlos Vilchesen zuzendaritzarekin. Izan ere, eurak dira txostenaren egileak.

Ikerketa honen emaitzak berriak eta desberdinak dira, eta Nafarroako Foru Erkidego osoari heltzen dio, gizarte guztiari galdetuta, bertan dauden ikuspuntu desberdinak jaso eta aztertzen dituen metodologia mistoa baliatuz. Zehazki, Nafarroako gizartean erresonantzia soziala duten elementu diskurtsiboak ba ote dauden, euskara babesteko edo sustatzeko aukera eman dezaketenak. 

EGITARAUA

10:00  Agur instituzionala
Ana URKIZA, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria
Ana OLLO, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria
10:10 Ikerketaren aurkezpena eta emaitzak        
Xabier ERIZE, soziolinguista, Filologian doktorea
Carlos VILCHES, soziologoa, Soziologian doktorea
11:00 Zalantzak-ekarpenak 
11:15 Amaiera

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp