Berri korporatiboak

2010/08/10

Uda ikastaroa

Eusko Ikaskuntzaren Zuzenbide Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak "Eskualdea, europar batasuneko ?kide? berriaren inguruabarrak" izeneko 20 orduko ikastaroa antolatu dute Uda Ikastaroen baitan. Irailaren 6 eta 7an izango da ikastaroa, Donostiako Miramar Jauregian, euskaraz.

Matrikularen prezioa 60 eurokoa da, baina Eusko Ikaskuntzako bazkideentzat, 36 eurokoa. Joxerramon Bengoetxea eta Maite Zelaiak zuzendutako ikastaroaren asmoa Europar Batasuneko Eskualde figura aztertzea da, bai eta,ohiko ikuspegi ekonomiko eta konstituzionalarekin batera kontzeptu berri bat proposatzea euskal eskualdearentzat: "Konstituzio-Eskualde Burujabea".

Ikastaroa

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp