Udako Ikastaroa: auzolan kultura

Proiektuak

2020/07/20

Udako Ikastaroa: auzolan kultura

“Herri txikiak aurrera begira: auzolaneko kultura eta balioetatik etorkizunera" Udako Ikastaroan parte hartuko du Eusko Ikaskuntzak, Zerainen, irailaren 18an.

Honen helburua gogoeta egitea da, Euskal Herriko landa eremuko herri txikien etorkizuneko garapenerako, auzolanari lotutako kultura eta balio sistemetan egon daitezkeen indargune eta aukerei buruz. "Auzolantzen" proiektua dago horren oinarrian, azken bi urteotan Zerainlab elkarteak sustatu, Kutxa Fundazioak babestu eta Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak garatutakoa. Proiektu horren baitan, balio sistemen ikerketa eta gogoeta uztartu dira, herri txikien etorkizunerako helduleku batzuk topatzeko.

Herri txiki adimentsuak egitasmoaren batzordeko kide diren Ion Muñoa eta Isabel Elizalde bertan izango dira, Eusko Ikaskuntzaren Lurralde Oreka lantaldea bultzatzen ari den gogoeta partekatzeko.

Izen-ematea doakoa da eta Udako Ikastaroen webgunean egin daiteke. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp