Udako ikastaroa: irratia eta telebista Europan

Berri korporatiboak

2022/07/16

Udako ikastaroa: irratia eta telebista Europan

EHUren udako ikastaro batek irratiak eta telebistak Europan eta Euskal Herrian duten egoera eta ikuspegia aztertzen ditu.

IƱaki Zabaleta Urkiola bazkideak zuzendutako ikastaro hau antolatzen lagundu du Eusko Ikaskuntzak. Uztailaren 22an, Donostian, Irlanda, Gales, Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko telebistetako zuzendariak eta komunikazio- eta kazetaritza-irakasleak bilduko dira.

Giuseppe Abbamonte Europako Batasuneko komunikabide-politikarako zuzendariak hitzaldia emango du irratiak, telebistak eta Internetek Europan duten konbergentzia eta eraldaketari buruz, 2030eko ikuspegiarekin, eta gizarte-balioetan duten eraginari buruz.

Gainera, Euskal Telebista eta S4C telebista saritu egingo dira berrogeigarren urteurrenean.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp