Urnietako Biteri eskolari buruzko ikerketa, ikerketaren argitalpena eta dokumental baterako gidoia burutu.
2007an Biteri eskolaren 100. urteurrena ospatzen dela eta, Urnietako Udalak, Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean, ikerketa bat, ikerketaren argitalpena eta dokumental baterako gidoia burutu nahi ditu.
Ikerketak gutxienez jarraian azaltzen diren puntuak izango ditu:
1.- Eraikinaren historia (laburra) 2.- Urnietako herrian eskolak izan duen bilakaera 3.- Eskola etorkizunera begira (hausnarketa laburra)eta argazki eta dokumentu bilketaz gain ahozko testigantzak jasoko ditu.
ZUZKIDURA
4.500 euro (3.500 euro lana burutzeko eta beste 1.000 euro gidoia prestatzeko eta argitalpenaren jarraipena egiteko.)
EPEAK
- Proposamenak aurkezteko data: 2007ko apirilaren 27 - Lanaren hasiera data: 2007ko maiatzaren 7 - Materiala inprentara eramateko data: 2007ko irailaren 10 - Dokumentalaren gidoia aurkezteko data: 2007ko irailaren 30 - Argitalpenaren aurkezpena: 2007ko abenduaren 10an
Proposamenak Eusko Ikaskuntzaren edozein bulegotan edo honako helbide elektronikoetan iruna@eusko-ikaskuntza.org edo udal@eusko-ikaskuntza.org. aurkez daitezke.
