2022ko urtarrilean, iaz hasi ziren proiektuen bigarren bertsioei hasiera emango die Asmoz Fundazioak; hala nola, Photographo - Arma, tiro, FLASH! unitate digitala.
Photomuseum Argazki & Zinema Museoa, laguntzarekin batera aurrera eraman zen, argazkia material pedagogiko bezala helburu duen sormen proiektu artistiko hau, gida didaktiko bidez burutu zena. Material hau sortzera eraman gaituen arrazoien artean, gizartea, eta batez ere neska-mutilak, ikusgai dauden benetako piezetara hurbiltzearen garrantzia da. Ildo horretan, argazkigintzarekin lotutako material didaktikoa Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko (1. eta 2. mailak) ikasleei zuzenduta dago, nahiz eta materialek etapa osoa hartzeko balio duten.
Asmoa da ikasle gazteak argazkilarien azalean jartzea, museoak eskaintzen dizkigun ezagutzak eta baliabideak erabiliz. Bestalde, kultura-baliabide gisa duen garrantzia aitortzeko, museo bera bisitatuko dugu.
Era berean, adibideak, edukiak eta ariketak emango dira, material bakoitza egiteko. Jakina, material honek ikasleengan arte honen gaiarekiko interesa eta grina piztu nahi du, helburu zehatzak betetzeko asmoarekin:
- Museoa ikasteko eta etengabeko prestakuntzarako kultura-baliabide gisa onartzea.
- Iraganaldian argazkigintzari eta haren bilakaerari buruzko jakin-mina garatzea.
- Argazkigintzak arterako duen garrantzia nabarmentzea.
- Ondare fotografikoa baloratzea eta errespetatzea, eta haren kontserbazioa erantzukizunez bere gain hartzea.
- Munduaren interpretazio pertsonala egitea, historiaren oinarrizko ezagutza batzuen bidez.
- Baliabide teknologikoak ikasteko iturri gisa erabil daitezen sustatzea.
Gida didaktikoa eta informazio guztia PHOTOGRAPHO webgunean.
