Urteari errepasoa urteko bigarren patronatu bileran

Berri korporatiboak

2025/12/16

Urteari errepasoa urteko bigarren patronatu bileran

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren patronatuak 2025eko azken patronatu bilera egin zuen abenduaren 3an, urteari errepasoa emanez.

Patronokide gehienek online jarraitu zuten Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren urteko azken bilera; Ataungo Sara Etxera bertaratu ziren, aldiz, Eusko Ikaskuntzaren ordezkariak.

Urtean zehar eginikoak errepasatu zituzten denen artean, Fundazioak izandako presentzia instituzionalaz hitz egin zen, baita Eusko Folklore Urtekariaren zenbaki berria izango denari buruz edota Barandiaran Katedrarekin dagoen harremanaz ere, beste gai askoren artean.

Etorkizuneko erronka txiki zein handiei begira itxi zuten bilera fundazioa osatzen duten kideek.

https://www.barandiaranfundazioa.eus/eu/berriak/urteari-errepasoa-patronatu-bileran/be-625/

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp