2020an, Urteko Galderak oso eztabaida garrantzitsua planteatu zuen: “XXI. mendeko Euskal Herriak nolako hezkuntza-sistema behar du?”.
Urtean zehar, 23 adituk sinatutako 20 artikulu argitaratu dira iritzi-tribunan; horietako hamalau emakumeak eta zazpi gizonak. Egindako ekarpenetan, ikuspegi eta ikuspuntuen aniztasuna izan da nagusi.
Euskal Hezkuntza Sistema lantzeko honako hauek izan dira jorratutako ikuspegi akademikoak: arkitektura, zuzenbidea, euskara, filologia, filosofia, hizkuntzalaritza eta soziolinguistika, pedagogia, psikologia eta soziologia.
Azpimarratzekoak dira, halaber, irakasleek lehen pertsonan egindako ekarpenak eta bizipenak, testigantzak Urteko Galdera 2020ri gehitu baitizkiote. Guztioi, eskerrik asko! Erantzunak gehitzen jarraituko dugu.