Urteko Galdera: Hezkuntza Sistema

Urteko Galdera

2021/07/19

Urteko Galdera: Hezkuntza Sistema

Nagore Ipiña Larrañaga Mondragon Unibertsitateko Giza eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak erantzungo dio hil honetan urteko galderari.

Autorearen iritziz, Euskal Herriko hezkuntza-sistemak proposamen pedagogikoak sortu eta egiteko eta pentsatzeko modu berriei erantzungo dieten testuinguru eraldatzaileak eraiki behar ditu. Hezkuntza-testuinguru sortzaileagoak, gizatiarragoak, sistemikoak, malguak, porotsuak eta lotuak diseinatu, garatu eta ebaluatu beharko lirateke. XXI. mendeko euskal hezkuntza-sistemak utopiatik elikatu behar du pentsamendua, eta eguneroko errealitatearekin harremanetan jarri, betiere ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-arloko erronka globalen aurrean prestatzeko.

Irakasle izango direnen hezitzaile den aldetik, Nagore Ipiñak hurrengo belaunaldiek zer irakasle beharko dituzten galdetu eta horri erantzuten dio: “Subjektu aktiboak nahi ditugu, pentsamendu kritikoa, analitikoa eta autonomoa dutenak, bere buruaren garapenarekiko eta profesioarekiko konpromisoa dutenak, sortzaileak eta eraldatzaileak, erronka berri eta ziurgabeen aurrean disposizioa duten pertsonak; euskara eta euskal kultura gizarte eleanitz eta kultura-anitz honetan bultzatuko dituztenak, balio kooperatiboak zabalduko dituztenak justizia sozialera bidean”.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp