Urteko galdera: Jose Ramon Etxebarria

Urteko Galdera

2021/02/09

Urteko galdera: Jose Ramon Etxebarria

Manuel Lekuona 2020 saria jaso duen Jose Ramon Etxebarriak bere gogoetak argitaratu ditu Urteko Galderan, irakasle izandako eskarmentutik abiatuta.

Gernikan jaio zen, 1948an. Jose Ramon Etxebarriak Industria Ingeniaritza ikasi zuen Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan, eta 1987an UPV/EHUn doktoratu zen. Udako Euskal Unibertsitatearen sorreran parte hartu zuen 1973an, eta irakasle izan zen bertan, baita Bilboko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean, UPV/EHUkoan eta Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskolan. Azken horretan hartu zuen erretiroa 2010ean.

Bere ibilbide osoan, zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten euskarazko testuak lantzen aritu da. Ildo horretan, Jose Ramon Etxebarriak unibertsitatearen ikerkuntzan eta irakaskuntzan euskararen normalizazioari egindako ekarpenari esker, komunitate zientifikoarentzako lexikografia ezarri ahal izan da, komunikazio globalaren teknologia berrien laguntzaz.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp