Urteko Galdera: XXI. menderako hezkuntza sistema

Urteko Galdera

2020/05/22

Urteko Galdera: XXI. menderako hezkuntza sistema

EHUko irakasle eta KideOn ikerketa taldeko kide Nahia Idoiaga Mondragonek erantzun dio oraingoan Urteko Galderari.

Hezkidetza, genero berdintasuna eta aniztasun afektibo-sexualak curriculumetan txertatzeko beharra nabarmendu ditu Nahia Idoiagak Euskal Hezkuntza Sistemak dituen erronka ugarien artean. Era berean, irakasleekin hezkidetza lantzeko formazio falta nabaritu du, askotan ez baitira desberdintasun adierazleak detektatzeko gai. Lan hori gizarte lanarekin osatu beharra dago.

“XXI. mende honetan benetan kalitatezkoa den Hezkuntza Sistema eraiki nahi badugu, eta benetan etorkizun duin bat eskaini nahi baldin badiegu gaur egungo umeei, ezinbestekoa da Hezkidetza erdigunean jartzea eta berandu baino lehen norberaren jardunetik hasiz eta hezkuntza plan orokorretara heldu arte hezkuntza feminista bermatzeko neurriak hartzea”, azpimarratu du artikuluan Nahia Idoiaga Mondragonek.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp