Vasconia 45

Argitalpenak

2022/03/28

Vasconia 45

Lau artikulu eta hiru liburu-aipamen ditu Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía aldizkariaren 45. zenbakiak, 2021. urteari dagokiona.

Open Journal (OJS) plataformaren bidez argitaratua, Jon Delgado Aldabaldetrekuren "Ezagutzen ez den langileriaren Donostia, 1940-1980" testuarekin irekitzen da.

Martín Gamboak Uruguaiko euskal immigrazioaren ondare kulturalari buruz idatzi du.

Xabier Iñarra San Vicenteren ekarpenak euskal probintzietan 1748 eta 1839 artean ideia ilustratuekiko jarrerei heltzen die.

Eta Pablo Presumido Casadok "Reconstruir el discurso de las élites navarras bajo el reinado de Carlos II (1665-1700): Los informes de Llamamientos a Cortes" artikulua sinatu du.

Ekarpen guztiek gainditu dute bikotekako ebaluazioa.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp