Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía, 49

Argitalpenak

2026/03/23

Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía, 49

Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía argitalpeneko 49.ak, online argitalpenean, Euskal Herriko alderdi historiko eta sozialei buruzko hiru ikerketa aurkezten ditu.

Unai Belaustegiren eta Aritz Onaindiaren zuzendaritzapean argitaratua, eta EHUren laguntzarekin egina, hiru ikerketa biltzen ditu liburukiak:

Borja Guinea Errastik XVII. mendeko Gipuzkoako eskribautzen testuinguru historiko eta instituzionala aztertzen du Juan Bautista de Barrenechearen (1601-1678) bitartez.

XVIII. mendean ‘eskandalu’ terminoak zuen konnotazioa ikertzen ari da Nere Jone Intxaustegi Jauregi. Korrejidoreak 1784an zigortu zituen Abandoko hiru emakumeren kasuarekin ilustratzen du.

Azkenik, Nahia Mendinueta Pérez de Cirizak Espainiako Gerra Zibilean Gasteizko espetxe probintzialean emakumeek jasandako kartzela errepresioaren ezagutzara hurbilduko gaitu.

Argitalpenen sailean hiru liburu aipatzen dira: Mikel Urquijo Goitiaren Pilar Careaga. La alcaldesa de Franco; Unai Belaustegi, Mikel Erkoreka eta Josu Hernando editoreek atondutako La dictadura de Primo de Rivera en el País Vasco, 1923-1930; eta Xabier Zabaltzaren Euskal Herria, heterodoxiatik.

Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía, 49

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp