Web-orri libreak sortzeko ikastaroa

Berri korporatiboak

2024/11/17

Web-orri libreak sortzeko ikastaroa

Jaime de los Riosek HotGlue plataforma digitalari buruzko saio bat eman du Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean.

Asmoz Fundazioak eta ARTEK[LAB]-ek saio/ikastaro bat prestatu dute webgune bat sortzeko. Saioa azaroaren 11an izan da, EHUko Informatika Fakultatean. Jaime de los Riosek, ARTEK[LAB]-eko sortzaile eta zuzendaria, hedabide berrien artista, cracker eta sareko aktibista dena, ikastaroaren zuzendaria izan da. Saioa HotGlue-k dituen erabilgarritasuna eta tresnak erakustean eta azaltzean oinarritu da, web orriaren sorkuntzan aplikatzeko.

Webgunea BERTSO HACKATOIA izeneko ekitaldi batean oinarritzen da. Abenduaren 14an ospatuko da, Badalaben, Errenterian, eta bertsolaritza eta teknologia nahastea du helburu nagusi. Zehazki, teknologia erabiliz bertsolaritza nola berritu bilatzea da asmoa, euskal kultur tradizio historiko aberatsa bizirik eta eguneratuta mantentzeko.

HotGlue  web-orriak diseinatzeko plataforma sinple bat da. Gainera, Open Source doakoa, praktikoa eta erabiltzeko oso erraza da, eta tresna erabilgarri ugari ditu. Web orria Jaime de los Riosek azaldutako pausoak jarraituz osatu da partaide guztien artean porturatutako ideiei esker. Web-orriak gai oinarrizkoa eta atzeraezina du, ez baita gaur egungoen antzeko web orririk egin nahi izan (interaktiboak, berritzaileak, harrigarriak, bisualak...). Saiora etortzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik webgunea egiteko erabili den programari buruzko inolako ezagutzarik izatea.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp