Berri korporatiboak

2008/11/25

Xabier Retegi Txile eta Argentinan

Harrera bikaina izan du Eusko Ikaskuntzako Presidente den Xabier Retegik Txile eta Argentinara egindako bisitaren lehen etapan.

Txileko Ekonomia Ministroa eta akademia, enpresa eta kultura ordezkariekin elkarrizketatu ondoren, bi hitzaldi eskaini ditu. Aste honetan, La Platan, Eusko Ikaskuntzaren argitalpenekin sortutako euskal biblioteka fondoa inauguratuko du, besteak beste.

Txile eta Argentinako akademia erakunde eta gizarte entitateek gonbidatuta, Eusko Ikaskuntzako Presidente den Javier Retegui Ameriketako hegoaldeko bi herrialde hauetan bisitan izan da. Lehenago hitzaldiak eman ditu Santiago de Txileko Unibertsitatean (Innovación. Desafíos y oportunidades en un tiempo de crisis) eta hiriburuko Euskal Etxean (La Sociedad de Estudios Vascos y su contribución al desarrollo cultural, científico y social).

USACHen Xabier Retegi bere hitzaldia ematen

USACHen hitzaldira joan zen publikoa

Euskal Etxean Xabier Retegi bere hitzaldia ematen

Xabier Retegi Txileko Ekonomia Ministro den Hugo Lavadosekin elkarrizketatu da txiletarrak Euskadira egingo duen bisitaren aurretik. Gainera, Eusko Ikaskuntzako Presidenteak bilera emankorrak izan ditu Empresbaskeko (euskal jatorriko enpresari txiletarren elkartea) zuzendaritzarekin, funtzionarioekin eta Txileko Nekazaritza Ministerioko teknikariekin, baita berrikuntza agentzia lokaletako ordezkariekin, elkarren intereserako diren alderdiak landuz.

Xabier Retegi euskal jatorriko enpresarientzako hitzaldian

Aste honetan, Argentinan, besteren artean, La Platako Unibertsitatean Eusko Ikaskuntzaren argitalpen fondoak dituen biblioteka inauguratuko du. Abenduaren 1era arte luzatuko den bidaia guztian zehar Retegui euskal komunitateetako ordezkariekin harremanak izaten ari da Eusko Ikaskuntza eta hauen arteko harremanak sendotzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp